lunes, 7 de abril de 2014

MERKATUA



Niretzat ostiralak dira asteko egunik dibertigarrienak. Herrian merkatu eguna dugu ostiraletan eta amarekin batera, hara joaten gara,animaliaren bat, esnea eta haragia saltzeko asmoz,irabazitako diruarekin patatak, artoa eta noizean behin, hotzik ez izateko jertse  potoloren bat ere eros ditzakegu.
Bertan postu asko daude. Emakume eta gizonak salerosketetan, berriketan eta barreka ibiltzen dira. Batzuetan, elkarri oihukatu eta, prezioa dela eta eztabaidatu egiten dute, baina, azkenean, kontua adostu eta elkarri eskua emanez ixten dute tratua
Merkatuan herriko beste neska-mutiko guztiekin elkartu eta olgetan ibiltzen gara egun osoan zehar. Gauean, etxeratzean , neka neka  eginda , oso goiz oheratzen naiz



ERIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario