lunes, 7 de abril de 2014

ANIMALI ARGAL ETA GAIXOA


Batzuetan nire ardiak  gaixotu egiten dira, janari, ur eta zaintza faltagatik. Gure animaliak  garau  on eta belar freskoz hazi eta, gainera, lurrak landuko bagenitu,ondo bazi ahalko ginateke.

Baina  hiritik  eta beste herrialde batzuetatik etortzen den jendeak lur emankorrenetatik botatzen gaitu. Gero,haiek lur emankor horiek makinariarekin eta ongarri kimikoekin  lantzen dituzte eta uztak atzerrira esportatzen dituzte: kafea, azukrea, kotxeetako gasolina edota haien abelburuak gehiegi  gizentzeko guk falta dugun garaua.
Mendietara alde egin behar izaten dugu. Bertan larreak eskasak dira, animaliak ez dira loditzen, lurrak antzuak dira… Horrexegatik, nire aitak urrutira lanera joan behar izan zuen: bizimodua ateratzeko.



XABIER




No hay comentarios:

Publicar un comentario