martes, 29 de abril de 2014

LAMAK



Lama gameluaren familiakoa da. Oso indartsua da eta Andes izeneko mendikatean bizi da. Andes mendikatea Hego Amerikan dago. 
Hango jendeak zamak leku batetik bestera eramateko erabiltzen ditu animalia hauek. Lamak 23 ( hogeita hiru )eta 34 (hogeita hamalau ) kilo arteko zama eramateko gai dira. 
Hala ere, lamak burugogorrak dira eta zama handi bat eramnez gero, lurrean etzanda geratzen dira eta ostikadak eta txistua botatzen hasten dira.
Honetaz aparte, artilea eta haragia ematen digute. Artilearekin sokak, tapizak eta pontxo famatuak egiten dira.

ERIK
LAMEK ARTILEA ETA HARAGIA EMATEN DIZKIGUTE





lunes, 7 de abril de 2014

CRISTO DE LA CONCORDIA



Cristo de la concordia estatua Cochabambako  hirian  kokatzen da 265 metroko altuerara.
Estatua honek 40 metro neurtzen ditu burutik  hasi eta hanketaraino eta bere  barnean eskailera batzuk ditu, ezagutzen den jesusen estatuarik handiena da.
 Mila  bederatzi ehun eta laurogeita zortzigarren  urtean Pablo II.enaren bisitari egindako omenaldia da Cochabambara joan eta bertatik pasatzea ezinbesteko bisita bilakatzen da.

UNAI

ANIMALI ARGAL ETA GAIXOA


Batzuetan nire ardiak  gaixotu egiten dira, janari, ur eta zaintza faltagatik. Gure animaliak  garau  on eta belar freskoz hazi eta, gainera, lurrak landuko bagenitu,ondo bazi ahalko ginateke.

Baina  hiritik  eta beste herrialde batzuetatik etortzen den jendeak lur emankorrenetatik botatzen gaitu. Gero,haiek lur emankor horiek makinariarekin eta ongarri kimikoekin  lantzen dituzte eta uztak atzerrira esportatzen dituzte: kafea, azukrea, kotxeetako gasolina edota haien abelburuak gehiegi  gizentzeko guk falta dugun garaua.
Mendietara alde egin behar izaten dugu. Bertan larreak eskasak dira, animaliak ez dira loditzen, lurrak antzuak dira… Horrexegatik, nire aitak urrutira lanera joan behar izan zuen: bizimodua ateratzeko.



XABIER




MERKATUA



Niretzat ostiralak dira asteko egunik dibertigarrienak. Herrian merkatu eguna dugu ostiraletan eta amarekin batera, hara joaten gara,animaliaren bat, esnea eta haragia saltzeko asmoz,irabazitako diruarekin patatak, artoa eta noizean behin, hotzik ez izateko jertse  potoloren bat ere eros ditzakegu.
Bertan postu asko daude. Emakume eta gizonak salerosketetan, berriketan eta barreka ibiltzen dira. Batzuetan, elkarri oihukatu eta, prezioa dela eta eztabaidatu egiten dute, baina, azkenean, kontua adostu eta elkarri eskua emanez ixten dute tratua
Merkatuan herriko beste neska-mutiko guztiekin elkartu eta olgetan ibiltzen gara egun osoan zehar. Gauean, etxeratzean , neka neka  eginda , oso goiz oheratzen naiz



ERIK

MERKATU EGUNA LA PAZEN (BOLIBIAN)



Bolibian bi eratako merkatuak  daude, denboraldi batetako merkatuak  eta merkatu egonkorrak.
Denboraldi bateko merkatuak larunbat eta igandetan  izaten dira, bertan barazki eta frutak saltzen dituzte. Honelako merkatu gehienak “el mercado Rodriguez” izeneko lekuan egoten dira “La paz” hirian.
Merkatu egonkorrak eraikuntza finkoetan egoten dira eta normalean egunero zabaltzen dituzte postuak.Merkatu hauetan  era guztietako  produktuak daude, etxeko gauzak, elikagaiak, mapak…
Boliviarrak normalean larunbatetan joaten dira merkatura eta aste guztietako gauzak erosten dituzte merkatura eta aste guztirako gauzak erosten dituzte supermerkatura joan beharrik gabe.



XABIER