jueves, 30 de abril de 2015

ZURE PASEOETAN, ERRESPETATU NATURA


Menditik ibiltzean :



-         egin ahalik eta soinu gutxien

-         ez zaitez inoiz bideetatik atera horrela animaliak moleztatzeko edo landareak zapaltzeko aukera gutxiago izango dituzu

-         zakurrarekin bazoaz  zaindu ez dadila bidetik  atera

-         ez bota hondakinak izadian eta ez hartu debekatuta dagoen landarerik, objekturik edo animaliarik 

UNAI
MENDIRA JOATEKOTAN , EZ ZIKINDU MENDIA

GANGES



Indiako  ibairik garrantzitsuena da. Bere 2.510 km ibilbidea Himalaietako glaziar batean  hasten da. Himalaia zeharkatu ondoren, Haridwar herri sakratura doa. Gero, behin Indo-gangear ordokia zeharkatuta, delta bat sortzen du Bengalako golkoan ahoratzeko Bangladeshen.


        Hinduismoan ibai sakratua da: Ganga jainkosarena. Hinduismoan jainkosatzat dute ibaia eta bere uretan bainu bat hartzeak bekatuen barkamena eta salbazio esan nahi du. Horrexegatik batzuetan hildakoen hautsak ibaira botatzen dituzte. Indian, errautsak Ganges ibaiaren ur sakratuetan barreiatuz gero, hildakoaren arima Ganga jainkosaren gorputzean bainatzen da. Bere ertzetan, zenbait jaialdi erlijioso egiten dira,


Ohitura erlijiosoek eta bere bazterretan bizi den jende mordoak zeharo kutsatu dute Gangesen ura, eta gaur egun ibaia kutsatuta dago.

UNAI