martes, 29 de abril de 2014

LAMAK



Lama gameluaren familiakoa da. Oso indartsua da eta Andes izeneko mendikatean bizi da. Andes mendikatea Hego Amerikan dago. 
Hango jendeak zamak leku batetik bestera eramateko erabiltzen ditu animalia hauek. Lamak 23 ( hogeita hiru )eta 34 (hogeita hamalau ) kilo arteko zama eramateko gai dira. 
Hala ere, lamak burugogorrak dira eta zama handi bat eramnez gero, lurrean etzanda geratzen dira eta ostikadak eta txistua botatzen hasten dira.
Honetaz aparte, artilea eta haragia ematen digute. Artilearekin sokak, tapizak eta pontxo famatuak egiten dira.

ERIK
LAMEK ARTILEA ETA HARAGIA EMATEN DIZKIGUTE





No hay comentarios:

Publicar un comentario