martes, 25 de febrero de 2014

POTOSI ETA SUMAJ ORCKRO IZENEKO MENDIA



 
TXANPONEN ETXEA Boliviako Potosi izeneko hirian dago. Hiri hau Boliviako hiririk ezagunena da. Orain , ipuin baten bidez, hiri honen istorioa kontatuko dizuegu.


SUMAJ ORCKRO mendia Potosi izeneko hirian dago. HAYNA CAPAC izeneko inka batek  mendi hau berezia zela entzun zuen eta gaixorik zegoenez mendi horretara eramatea eskatu zien morroiei. Mendia ikustean liluratuta geratu zen. Hayna Capacek mendi barruan harri bitxiak zeudenaren susmoa zeukan eta bertako jendeari bitxi hauek menditik ateratzeko agindu zien. Zulatzen hasi zirenean ahots sakon bat entzun zuten:
-          Hau ez da zuentzat.

Jendeak  izututa alde egin zuen eta baita HAYNA CAPAC ere. Orduan mendi inguru honen izena aldatu zuten eta POTOSI izena aukeratu zuten. Izen honen esanahia : TRUMOIA ETA LEHERTU    da. 
Urte asko pasa eta gero bertako indio bat zaldi  baten atzetik zebilen eta nekatuta zegoenenez gaua mendi horretan pasatzea erabaki zuen. Sua piztu zuen eta suaren argiarekin mendiko zilarra ikusi zuen. Hortik aurrera Espainako jendea Boliviara joaten hasi zen zilarraren bila. Zilar hau txanponak egiteko erabiltzen zuten eta txanpon hauek TXANPONEN ETXEAN gordetzen ziren .
Honengatik gauzak garestiak direnean “ VALE UN POTOSI “ esaten da.

LIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario