viernes, 12 de abril de 2013

DIRUAREN LANDAREAREN IPUINA



https://encrypted-tbn3.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTwPRUW8QKjl4b-8uUZM4mn_BVMR6sgWMZ7Hl1jooqjVwVejNzu

Diruaren zuhaitzaren kondairak dioen moduan, behin baserritar umil eta langile batek zelaian landare arraro bat aurkitu zuen. Inoiz horrelakorik ikusi ez zuenez, eta zeukan berde kolorea eta hostoen forma gustatu zitzaionez, lurpetik ateratzea erabaki zuen.
 
Landarea sustraitik ateratzeko zailtasunak zituenez, lurra aitzurtu eta aitzurtu behar izan zuen.  Lurpetik ateratzea lortu zuenean, bere baserrira eraman eta sarrerako atean landatu zuen. Baserrian landatu ondoren, konturatu zen zuhaitza sendoa zela eta ardura gutxirekin erraz hazten zela.
Adineko gizonak, landarearen irakaspena jarraitzea erabaki zuen, eta ekintzailea, sendoa eta gauzen aurrean ahalegintsua izaten ikasi zuen. Denbora gutxira, enpresari bilakatu zen. Eta horrela hasi zen “diruaren landarearen” mitoa. Landarea ekarri zuenetik, lan egiteko gogoak eta beraz, bere aberastasunak handitu zirenez, landareari “diruarena” deitzea erabaki zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario