lunes, 16 de junio de 2014

ESKOLA

Orain badakigu elkarlanak bizitza errazten duela. Gure animaliak osasuntsuago daude eta gehiago ekoizten dute. Gainera enpresek ez gaituzte hemendik botako , jendeak gero eta gehiago erosten duelako nekazari txiki eta komertzianteen produktuak, bai herrian, zein merkatuan.
Azkenean gure aita etxera itzuli da. Berriz ere, nekazari txiki bihurtu da. Gure amak esan dit ez dela beharrezkoa ni egun osoan zehar landan lanean aritzea. Bere ustez, eskolara itzuli beharko nintzateke, gauza gehiago ikasteko. Ni benetan poztu naiz!! Agian, nagusitan, unibertsitatera joan eta nahi dudana ikasiko dut.
Nagusitan, gu ezagutzera etor zaitezkete. Nire herrialdea asko gustatuko zaizue. Laster arte lagunok!!

UNAI ETA ERIK

BOLIBIAKO ESKOLA BAT. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario