martes, 17 de diciembre de 2013

HAYDAN Tifoiak suntsituta utzi ditu Filipinak Arrazoia:Aldaketa klimatikoa ote?


Etxeak  haizeak eramanak , herri  osoak  desagertuak , gorpuak nonahi , ata bizirik daudenak uraren eta atsekabearen erdian  ,Filipinetan inoizko tifoi handiena izan ondoren.
Herri osoak desagertu egin dira

Leyte uhartean  bakarrik  10.000 izan daitezke  hildakoak , hango poliziak dioenez .Gehienak,itota  eta  eraikinak  gainera erorita.Tacloban hiriburuan  izan da sarraski handiena    -220.000 biztanle  ditu hiriak -. Herrialde osoan 615.000 desplazatu daude , eta 9,7 milioi  pertsonari eragin dio 36 eskualdetan.Hala ere,  erreskate  lanek aurrera  egiten duten  heinean  hildakoak “ askoz gehiago “ izan daitezkeela esan dute.
  

Herri asko bakartuta  daude, eta argindarrik  eta urik gabe, eta horrelakoetan gertatzen den moduan ,  biharamunak  arpilatzeak  eta  miseria  erakusten ditu.Jendea senide galduen bila dabil , eta lapurretarako erabiltzen dute askok  kaosa.


Ur falta dago.

XABI

No hay comentarios:

Publicar un comentario