Emakume hau gure ama da. Petrona Vazquez du izena. Bitxia
iruditzen bazaizue ere bera eta herriko beste emakume gehienak ez dira sekula
kapela eta pontxo barik ateratzen etxetik. Horrela,burua babestu eta ez dira
hotz izaten. Ama etxea gobernatu,goizean goiz jaiki,egurretan joan eta ordu
luzez dihardu lanean.
Etxean ama,arreba Dulcita, bikiak eta bostok bizi gara. Bikiak
bihurriak dira oso,beti olgetan ibiltzen dira eta ezkutaketan jolasten dira. Gauzak
behin eta berriro errepikatu behar dizkiegu kasu egin dezaten: Batu arropak! Garbitu
hortzak ¡
Gure aita
oso jatorra da ,baina gutxitan ikusten dugu elkar. Lanean urrutira joan behar
izan zuen,gure lurrak ezer gutxi ematen duelako,ia jateko beste ere ez. Enpresa
handi baten lurretan jornalari dabil. Lur haietan fruta tropikalak hazi eta Europara
esportatzen dituzte .Lan gogorra egiten du,ordu asko ematen ditu bertan,baina
oso diru gutzi irabazten du, hala ere diru apur hori etxera bidaltzen digu beti.
ERIK
No hay comentarios:
Publicar un comentario